XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1973. SEGURAK HERRIARTEKO TXAPELKETAN LEKURIK GARAIENA BERRESKURATU ZUEN

72an izan zuen iskanbilaren mendekua hartu eta finalean Hernani harrigarri bati irabazi zion

Segurak bere gaitasuna erakutsi eta titulua lortu zuen edizio honetan, nahiz eta final zortziretan ia-ia titulua lortzeko aukerarik gabe gelditu.

Donostiak irabazi egin zion final zortziretan; baina segurarrek errepeskari esker jarraitu ahal izan zuten txapelketan.

Errepeskatuak final laurdenak eta finalerdiak gainditu eta finalean Hernaniri irabazi zion.

Urte honetan agur esan zion pilota profesionalari gipuzkoako buruz buruko figurarik nagusienetako batek, Elduaiengo Miguel Soroa Goitia atzelariak, Soroa II.ak hain zuzen ere.

Tolosako Beotibarren debutatu zuen 1951n, 23 urtekin, eta 22 urte beranduago erretiratu zen frontoi berean.

1954ean Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketan txapeldun izan zen Barberitori finalean irabazi ondoren, eta lau t'erdian asko nabarmendu zen pilotaria zen Soroa II.a.

Pilotaren munduan bizirik zegoen historia eta pilotan jokatzeari uzten ziona; baina, ez pilota munduari, bertan jarraitu bait zuen enpresari gisa.